XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoak honelako hainbat eliza ditu: Errenterian, Azpeitian, Azkoitian, Zumarragan, Seguran, Eibarren, Deban, Bergaran: San Pedro eliza eta Santa Marina eliza, Tolosan, Irunen, Idiazabalen.

Bizkaian, berriz, hauetxek:
Bilboko Jasokundea, Gernikako Santa Maria, Gatikako Santa Maria, Sestao-ko Santa Maria, Arteagako San Martin, Arrazuako Santomas, Abandoko San Bizente. Eta beste hainbat.

Oso interesgarria da eliza hauen jatorriari begiratzea; ia denak aurreko gotikoen gainean eraikiak dira, eta guztizko aldaketa egin zitzaielarik.

Adibidez, Errenterian eta Bergarako San Pedron bizirik dago euskarri gotikoen lehen bikotea, ondoren koloma klasikoak darraizkielarik.

Beste eliza batzutan damutasun antzeko zerbait nabari da: alboko nabeen abiapuntuak txikiagoak dira, abiapuntu alde batera utziak....

Gureak diren elizok ez dira, haatik, Euskal Herrikoak bakarrik.

Honetatik dator hori: Espainian zehar euskal hargin-maisu-taldeak barreiatu eta hemengo artea hara ematetik.

Hain zuzen, sarritan gertatzen da, batez ere Murcia probintzian eta La Manchako Toledo aldean estilo honetako elizekin topo egitea.

Han, horrelakoei eliza columnarias (koloma-eliza) deitzen zaie; kolomak duen garrantziarengatik; palma-gangadun eliza ere deitzen zaie, kapiteletatik zainak zabaltzeko erarengatik.

Baina, ez ziren izan eliza haundiak bakarrik koloma klasikoa hartu zutenak; gure eliza gehienak berreraiki edo hazi ziren XVI. mendean, (...).

Gernikako Santa Maria elizako barnea.